1961ean Errenterian (Gipuzkoa) jaiotako euskarazko idazlea.
1999an argitaratu zuen bere lehen liburua, Haizea mindu gabe (Susa) izenburuko ipuin bilduma. Kartzelan idatzitako kontakizunak dira, idazlea preso zegoen tokian, ETAko kide izatea leporatuta. Narrazioak kartzelan girotuta daude, eta horrekin lotutako egoerak, gogoetak eta sentimenduak eskaintzen dituzte. Hala ere, ez dira tonu ilun eta garratzeko narrazioak, samurtasuna eta beste sentimendu positibo batzuk dira nagusi.