Aktoreak

Díez Zumalabe, Xebe

1955ean Donostian jaiotako euskal aktorea.

Filosofia ikasketak egin zituen Bartzelonan, baina ez zituen amaitu, eta, ondoren, kazetaritza amaitu zuen. 1972an, Orain antzerki taldeko kide gisa, haurrentzako eta helduentzako hainbat lan antzeztu zituen. Kafe-antzerkian ere lan egin du, eta bikoizketa-aktore gisa, bere lanbiderik gogokoena izanik, ahotsa jarri die Peter Sellers, Marlon Brando eta Gary Cooper aktore handiei, dituen ahots-erregistroei esker. Telebistan, gidoilari gisa lan egin du Septimo sentido saioan, eta Euskal Telebistaren Los refranes en el tiempo (Xebe Díez) lana argitaratu zuen meteorologia-saioaren aurkezle izan da.

  • Kukubiltxo, Juan Bautista Berasategi (1983, ahotsa), marrazki bizidunetako film laburra
  • Erreporteeroak, Iñaki Aizpuru (1983)
  • Barrenen, Iñaki Aizpuru (1984), film laburra
  • Kalabaza tripontzia, Juan Bautista Berasategi (1985, ahotsa), marrazki bizidunak
  • La leyenda del viento del norte, Maite Ruiz de Austri, Carlos Varela (1992, ahotsa), marrazki bizidunak
  • Menos que cero, Ernesto Tellería (1995)
  • Anabel Duerme, Aitor Álvarez (1999)
  • Mi hijo Arturo, Pedro Costa (2001)
  • LARRAÑAGA, Koldo; CALVO, Enrique. Lo vasco en el cine (Las personas), Donostia, Euskadiko Filmategia, 1999.