1977an Donostian jaiotako zinema zuzendari eta gidoilari gipuzkoarra.
Txiki-txikitatik bideoko film laburrak egiten hasi zen, eta, horren ondorioz, hainbat jaialditan parte hartu eta hainbat sari lortu zituen. Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta hainbat telebista-katetan egin ohi du lan errealizadore eta errealizazio-laguntzaile gisa. Lan hori proiektu pertsonalak egitearekin uztartzen du. Errealizadore, gidoilari eta editore gisa, hainbat lehiaketatan aintzatetsitako lanak aurkeztu ditu bideoan: Usura (1995); El inicial del fin (1996); Cupido es áspero (1998) eta El amor en tiempos de burocracia (1999). La primera vez film laburrak, formatu zinematografikoan egindako bere lehen lanak, hogeita hamar sari baino gehiago eta Goya sarietarako izendapena (2001) lortu ditu, Fikziozko Film Labur Onenaren kategorian. Pagafantas bere lehen film luzea zuzendu zuen 2009an.
- Lehen aldia (2001, Zuzendaritza/Gidoia)
- 7:35 de la mañana (2003, Antzezlea)
- Talka (2005, Zuzendaritzako laguntzailea)
- Gutxi ginen (2005, Zuzendaritza/Gidoia)
- La máquina de bailar (2006, Gidoia)
- Limoncello (Río Puerco segmentua) (2007, zuzendaritza/gidoia/ekoizlea)
- Pagafantas (2009, Zuzendaritza/Gidoia)
- Un novio de mierda (2010, Zuzendaritza/Gidoia)
- Kontrolik ez (2010, Zuzendaritza/Gidoia)
- Estralurtarra (2011, Ekoizlea)
- Lagunak (2011, Gidoia)
- Democracia (2013, Zuzendaritza)
- Ocho apellidos vascos (2013, Gidoia)
- Negoziatzailea (2013, Zuzendaritza/Gidoia)