Literatoak

Elizondo Lopez, Jose

Euskal idazlea, Tolosan (Gipuzkoa) jaioa 1865eko irailaren 14an. Donostian zendu zen 1943ko apirilaren 18an.

Lan hauen egilea da: Idartzako Jauna: jostirudia egintza baten (1907), urte hartako Euskal Jaietan saritua; Amets gozuak, 1909ko Hernaniko Euskal Jaietan saritua; Endo, Irakurkizuna, 1911ko Segurako jaietan saritua; Txomin Arrayo, 1911ko Bilboko Juventud Vasca lehiaketan saritutako komedia (Gipuzkoako bertsioaren izenburua Alkate Ona da) eta Dollorra, hiru ekitaldiko drama, 1915eko Donostiako Udalaren lehiaketan saritua eta Toribio de Alzagak eszenarako egokitua. Gipuzkoarra aldizkariko zuzendaria.