Futbolaria. Atezaina. Donostian jaio zen 1920ko azaroaren 7an. 1932-33. urtean Kontxako Areetan hasi zen jokatzen; gero, Cuento Renteria 1933-34, Lagun Artea 1934-36, Real Sociedad 1936-41, Valencia 1941-50 eta Real Sociedad 1950-53. Ligako txapelduna izan zen 1941-42, 1943-44 eta 1946-47 denboraldietan, eta Kopako txapelduna 1949an, Valentziarekin. Hemezortzi aldiz nazioartean. Erref. José Manuel Hernández Perpiñá: "Anberesetik 1920tik Mexikora 1970".