Lekaide eta lekaimeak

EIJO GARAY, Leopoldo

Jatorri euskaldun kontinentaleko prelatua, Vigon 1878an jaioa eta Vigon 1963ko abuztuaren 31n hila. Irakasle izan zen Sevillako Pontifize Unibertsitatean, maisu Jaenen eta irakurle Santiagon. 1914an Tuy-ko gotzain izendatu zuten, geroago Gasteiz (1917) eta Madrileko (1922) elizbarrutietara igaroz. Zenbait akademiatako kide izan zen eta 1946an Indietako patriarka izendatu zuten. Gasteizen izan zen bitartean, Gipuzkoako Sindikatu Katolikoen Eskualdeko Federazioa eta Gasteizko Emakume Langile Sindikatu Katolikoena bultzatu zituen, ELA-STVrekin eta sindikatu sozialistekin lehia irekian. Bere agindupean Elizbarrutiko I. Gizarte Astea ospatu zan Donostian 1918ko uztailaren 24tik 28ra. Arteako seminario txikia eta Saturrararen oporretako mintegia n.Ainhoa ere sortu zituen

AROZAMENA AYALA