Konpositore frantziskotarra. Ez dakigu non eta noiz jaio zen. Arantzazuko (Gipuzkoa) komentuan hil zen, 1792ko ekainaren 11n.
Komentuaren musika artxiboan, 1756 eta 1791 urteen artean datatutako bere hainbat lan daude, denak erlijiosoak; bat euskaraz idatzita dago: Gabon-kanta Epifaniari lau ahots zuritan (1779): Euquiric echean bear dezun arguia.. "Tekla-musika euskal herrian, XVIII. mendea" bilduman Echeverría ageri da bi sonatarekin, lehenak gai jostaria du eta bigarrenak solemneki ematen dio hasiera.