Lider katalanista eta Galeuzkaren bultzatzaileetako bat. Bartzelonan jaio zen 1890ean, eta Burgosen hil zen 1938ko apirilaren 9an.
Kataluniako Generalitateak bere ordezkari izendatu zuen Eusko Jaurlaritzaren aurrean, eta Baionatik Bilbora zihoan Galdames karga-ontzian, Canarias gurutze-ontziak ontzi hori harrapatu eta Pasaiara eramanda. Ondarretako espetxean giltzapetuta zegoen familiarekin, eta beste preso batzuengatik trukatu zituzten senideak. Ez, ordea, Carrasco, Burgoseko espetxera eraman baitzuten, eta bertan hil zen, egoera tragikoan.