Matxin II. 1961eko ekainaren 20an Azpeitian jaiotako pilotari gipuzkoarra. Erremonteko espezialitatean aurrelaria, Matxin II.a bezala ezaguna, 1980ko uztailaren 25ean debutatuko du Galarreta pilotalekuan. Bere ibilbide profesionalari amaiera eman zion pilotalekuan bertan 2003ko martxoaren 29an, eta txalo zaparrada handiekin agurtu zuten, nahiz eta 22-40 garaitu zuten Iriarterekin Elizalde eta Aizpururen aurka.
Artxiboa AUÑAMENDI
Artxiboa AUÑAMENDI