Literatoak

Alonso Mendizabal, Carlos

1932an Donostian jaiotako idazle gipuzkoarra.

Itsas giroko eleberri historikoen egilea da –bakailao-ontziak, kortsarioak–, hala nola ¡Arte al agua! (2000), Biratzeko prest! (2002) eta Galerak eta irabaziak (2003).

2004an Lorenzo Ferrer Maldonado: el misterio del paso del noroeste argitaratu zuen, Ozeano Atlantikoaren eta Artikoaren arteko igarobidearen aurkitzaileari buruz. Nafarroako literatura aldizkariko kolaboratzailea, bidaietan espezializatua, Ulises (2002).