Enpresariak

Alcorta Maiz, Juan

1921ean Donostian jaiotako enpresari gipuzkoarra.

Olioen eta ardoen negozio familiarrean hasi zuen bere ibilbide profesionala. 23 urterekin, Gipuzkoako Olio Biltegizainen Gremioko lehendakari izendatu zuten; 1955ean, Koipe enpresa sortu zen, eta enpresa horretako lehen kudeatzailea izan zen. Lau urte geroago, Savin ardo-faktoria jarri zuen martxan, eta 1961ean inauguratu zen. Eta 1975ean Bankoa (Banco Industrial de Guipúzcoa) sortu zuen. Enpresa-jarduera garrantzitsua izan zuen 1982ko ekainera arte, Koipe eta Savineko presidente kargua utzi zuen arte. Erretiroa hartu ondoren, Bankoa eta Savineko ohorezko presidentea izan zen (1990eko urtarrilean Bodegas y Bebidas izena hartu zuen).

Ospe handia lortu zuen 1980an, ETA erakunde terroristari "iraultza zerga" deitutakoa ordaintzeari uko egin ziola publiko egin zuen lehen enpresaria izan baitzen. 1994an Nekazaritzako Merituaren Gurutze Handia eman zioten.

Donostian hil zen, 2004ko abenduaren 12an.