1922ko apirilaren 5ean Donostian jaiotako politikari gipuzkoarra. 1998ko urriaren 3an hil zen.
1979ko apirilaren 3ko hauteskundeetan EAJk Gipuzkoako batzarkide hautetsia (Donostiako barrutia); 1983ko maiatzaren 8koetan berriro hautatua. Gipuzkoako Diputatu Nagusia (1979-1983). Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea (1983-1987). 1986ko ekainaren 22ko hauteskundeetan Gipuzkoako senatari hautatu zuten (EAJ). Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko eta Eusko Ikaskuntzako bazkide osoa. Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Nabigazio Ganberako zuzendaria (1967-1979). Gipuzkoako Ozeanografia Elkarteko zuzendaria (1978-1985).