Lekaide eta lekaimeak

ARREGUI CENDOYA, Ignacio

1931ko abuztuaren 6an Oñatin (Gipuzkoa) jaiotako erlijioso eta apaiz jesuita. 1961eko uztailaren 30etik apaiz eta 1966ko otsailaren 2tik Jesusen Lagundiko kide, Filosofian (1955) eta Teologian (1962) lizentziatu zen Maximo S.J. Ikastetxean. Gizarte Komunikazioan diplomatu zen Milango Unibertsitate Katolikoan (Italia, 1965). Ondas Saria 1970, Loiolako Herri Irratiko Zuzendaria (1978-1982), Euskal Irratiko Zuzendaria (1982-1986), Vatikanoko Irratiko Programen Zuzendariordea (1986-) eta Vatikanoko Irratiko Informazio Zerbitzuen Arduraduna (1991) izan da; Pontificia Universidad Gregorianako Gizarte Hedabideen Zentroko irakaslea (1999).

María Ascensión MARTÍNEZ MARTÍN Historian
doktorea