Etxanon (Amorebieta-Etxano) Torreburu baserrian 1941eko maiatzaren 3an jaiotako bertsolaria, idazlea, itzultzailea eta ikerlaria.
1965ean, behin Zornotzako karmeldarretan eta Derion ikasketak egin ondoren, abade ordenatu zen. Gizaburuagako eta Amorotoko parrokoa izan zen, errepresioaren aurka eta euskal kulturaren berpizkundearen aldeko Gogor izeneko abadeen mugimenduan parte hartu zuen frankismoaren garaian.
Derioko seminarioan abadeen itxialdi bat zela eta atxilotu egin zuten hilabete osoa espetxean igaroz; geroztik Bilboko Gotzaindegiaren gose-greban bigarrenez atxilotu zuten eta espetxeratu ere. Oraingoan Zamora eta Basauriko espetxeetan sei urte baino gehiago eman zituen atxilotuta. Geroago, Herri Batasunetik (H.B.) Bizkaiko batzarkide izanez koalizio horretako hautetsiek Espainiako Erregeek Gernikako Batzar Etxera egin zuten bisitaldiaren aurrean egin zuten protestagatik beste bi hilabeteko espetxeratze aldia igaro behar izan zuen. Abadetza 1976an bertan behera utzi zuen, ezkondua eta alaba baten aita, Berrizen bizi da. Gainera Bizkaiko batzarkidea izan da eta Vitoria-Gasteizeko legebiltzarrean legebiltzarkidea ere.
Bertsolaritzari eta euskal kulturari egindako bere ekarpena, oro har, ikaragarria da, bertsolaritzaren eremuan aurrendari izan ez baldin bada elementurik garrantzitsuenetariko bat izan ez den arlorik ez egonaz. Bertsolaritzaren irakaskuntzan, errepentismoaren garapen-formetan, plazaratzeko era desberdinetan bere ekarpenak bertsolaritza modernoaren erreferentzia-gune ukaezin izatera eraman bakarrik ez eze itu jakin bat ere ezarri du, askorentzako artea den honetan garai-aldaketa ekarriz.
Bertso-zaletasuna bere senditik eta bere jaiotze-baserritik zetorkion, eta seminarioan eman zituen hamahiru urtetan euskaldun mundutik at zen giroan bizi izanak ere ez zuen Amuritzaren bertsoetarako grina ahultzerik lortu, ezkutuan bertso liburuak irakurtzen baitzituen seminariokidea zuen Abel Muniategirekin batera jardunaz.
Era "ofizialean" bere kide horrekin estreinatu zen, 1966an abade ordenatu ondoren. Abade-bertsolari lehen aldi horretan Bizkaiko herrietatik zebilen bere sotana eta guzti. Bertsolarien lehiaketa eta jardunaldietan epaimahaikide izan zen. Xalbador olerkaria txistukatua izan zen 1967ko Nazio Txapelketan, epaimahaikideetariko bat izan zen.
Espetxean zen urteetan, idatzitako bertso asko osatu zituen, arlo horretan gerora sari asko lortuz, adierazitako atal horretan, jakina, ezinbesteko erreferentzia izanez. Baina urte horietan batez ere bertsolaritzaren ikasketarako metodoetan, berezkotasunez jantzitako bertsolariaren mitoa birrintzera zetorrelako eta bertsoen tailer-eskolei ateak zabaltzen zizkieten neurrian gerora iraultza txiki bat ekarriko zuen ekimena izanik, jardun zuen.
Hogeita hamabost urte zituen espetxetik irten eta bertsolaria izateko erabakia seriotasunez hartu zuen aldia. Urte gutxien buruan, 1980an, Bertsolarien Nazio Lehiaketa ospatu zen, 1967tik antolatzen zen lehendabizikoa. Txapelketara aurkeztu eta irabazi bakarrik ez ezik edukian eta formetan aldaketa baten hasiera eta abiapuntua ezarri zituen. Euskara batuan abesten zuen, bertsoa garatzeko era bestetarikoa zen, bere lengoaia, bere irudi literarioak, metaforak, neurriak... mundu horretan iraultza ekarri zuten. Aldaketa hori ez zuten guztiak onartzen edo partekatzen, eta garai horretan askorengandik laidoztatua izan zen.
1982. urtean berriro erakutsi beharra izan zuen, berriro ere nazio mailako txapeldunaren txapela irabazi zuenean. Geroztik 1986koan parte hartu zuen eta 1987ko Araba-Bizkaian ere, hirugarren eta bigarren geldituz hurrenez-hurren. Faringe ebakuntza batek hurrengo txapelketetatik urrundu egin zuen.
Liburu ugari idatzi ditu bere bertsolari, ikertzaile edo eleberrigile jardunean. Bertsolaritzaren metodologia eta ikerketari dagokionez: Hitzaren kirol nazionala (Argit. AEK, 1981) Hiztegi errimatua (AEK Argit. 1981) eta bere bigarren osatutako argitaraldia (Bizkaiko Bertsozale Elkartea Argit., 1997) Zu ere bertsolari (Elkar Argit. 1982) Bizkaieraz bertsotan (Bizkaiko Bertsozale Elkartea Argit. 1996). Bildumagintza eta ikerkuntza arloetan: Bizkaiko Bertsogintza I Izengabeak (Bizkaiko Bertsozale Elkartea Argit., 1995) Bizkaiko Bertsogintza II Izendunak (Bizkaiko Bertsozale Elkartea Argit., 1998) Bertsolaritzaren historia (Orain Argit., 1996), bere idatzitako bertsoen eta bertso paper ibiltaridun bere bertsoen argitalpena den: Menditik mundura (s.n., 1977) 400 herri mila bertso berri (Elkar Argit., 1984) Agur sagar beltzeran (Bertsolari liburuak Argit., 2001), hurrengo eleberriak: Hil ala bizi (Elkar Argit., 1985) Larraun izengoitiaren pean espetxean idatzitakoa, Oromenderrieta (Elkar Argit. 1984) Emea (Elkar Argit., 1994), saiakera autobiografiazko bat: Enaz banaz (Bertsolari liburuak Argit., 1999) edo ohiko istorio eta kontuen bilduma den: Herri eta irri (Elkar Argit. 1985). Gainera disko batzuk ere argitara eman ditu: Gogor (Agorila Argit., 1969), Menditik Mundura (IZ Argit., 1968) Herriko plazan (Kea Argit., 1983) Amurizaren kantari Anje Duhalde (Kea Argit., 1990) Bizkaiko kopla zaharrak (Elkarlanean Argit., 1999) Tapia eta Leturiarekin eta Xalbador bat-bateko mirakulua (Elkarlanean Argit., 2000). Eta A. Ezeizak zuzendutako Ikuska 18 izeneko bideoa bezalako beste argitalpen batzuk eta Bertsoen Mundua (Elhuyar Argit., 1997) CD-ROMaren testuak.
Joanito Dorronsororen Bertso Doinutegia (Artit. Euskal Herriko Bertsolari Elkartea, 1995) liburuan edo berak egindako Agur sagar beltzeran (Bertsolari liburuak Argit., 2001) (327-400 orr.) izenekoan bildutako hogei bat doinuren egilea da.
Hainbat kazetaritza-artikulu eta iritzi-idatzi argitaratu ditu "Egin" eta "Gara" egunkarietako lankidea izanez.
Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko ohorezko kidea da, 1987ko ekainaren 18an eratu zenetik.
FIA
2005eko irailean Ordiziako Centro D'Elikatuz (Gipuzkoa) Eraikinean bere Lazkao Txiki, bat-bateko sorgina ikuskizuna aurkezten du, eta ikuskizun horretan ehun bat bertsok Lazkao Txikiren kalitate ikaragarria agertarazten dute.
CIS