Argazkilariak

Abaitua Allende Salazar, Eulalia

Artista bizkaitarra, herrian argazkigintzan benetako aitzindari. Bilbon 1853ko urtarrilaren 25ean jaioa, 1943ko irailaren 16an zendu zen.



Ikasketak Sarriako (Catalunya) Jesusen Bihotzean egiten ditu. 1872an Juan Narciso de Olano y Picavea de Lesaca ontzigilearekin ezkontzen da, ezkontza horretatik lau seme ditu. 2. Guda Karlistaren ondorioz, 1873an bere senarrarekin Liverpoolera (Erreinu Batura) tokialdatzen da. Bertan sartuko da argazkigintzaren munduarekin harremanetan, tresnez jabetu eta teknika ikasten du.

Bizkaira itzultzean, ezkontideak eraikuntza berriko "Palacio de Pino" izena emango dioten etxe baten, Begoñako Basilikaren alboan kokatu eta sotoan bere argazki-laborategia ezartzen du. 1941ean bilbotar Zabalgunera tokialdatzen da.

Bere argazki-lan ia guztia 44x107 mm.dun plaka esteroskopikoz egina dago, zuri-beltzean. Bere garaikideez mintzo diren 1000 lan baino gehiago zaintzen dira, trebetasun handiz jasotzen jakin zituen eguneroko pertsonen frisoa alegia. Alberto Schommerrentzako: "esta mujer que no busca el arte por el arte, ni tampoco el juego de luces o las composiciones rebuscadas, es una auténtica repórter, que ahora sería un gran fotógrafo de la Agencia Magnum".

Eulalia Abaituaren lekukotasunak gaur egunean ikaragarrizko agiri historikoa suposatzen duenaz ez dugu inolako zalantzarik, oihura, jaiak, ekanduak eta azken baten gure herriaren iraganeko bizitza biltzen dituelako. Ikuspegi sentibera eta adeikorrez inguruan zituen landa eta hiri esparruetako bizitzaren atalez gain, bere garaiko emakumeen jarrera eta jarduera desberdinak ere biltzen ditu, protagonismo garrantzitsua eman eta euren zeregina gure aldiotara hurbilduz.

  • Gure aurreko andrak = Mujeres Vascas de ayer erakusketaren katalogoa. Bilboko Euskal Museoan eskaini zuten 1990an eta Donostiako Sanz Enea Kultur Etxean 1992an.