Futbola

ARABOLAZA, Patricio

1894an Irunen jaiotako futbolari olinpiko gipuzkoarra. Real Union talde irundarraren erdiko aurrelaria izan zen. 1915ean Real Union sortu zuen Irun Sporting Club-ekin bat egin aurretik, Real Racing Club-en elastikoa defendatu zuen, eta horrekin Espainiako txapeldun titulua lortu zuen 1913an. 1918an lortu zuen berriro txapelketa, Real Unionekin.

Espainiako selekzioarekin debuta egin zuen Anberesko olinpiadan, zilarrezko domina lortuz, gainerako taldekideekin batera, 1920ko agerraldia olinpiar taldearen lehena baitzen. Espainiako futbol olinpikoaren historian lehen tantoa lortu zuen Danimarkako selekzioaren aurka (1-0). 1923an erretiratu zen, Donostiako Atocha zelaian jokatutako lagunarteko partida batekin.

Nazioarteko debutaren data: Danimarka 0 - 1 Espainia (Brusela, 1920-08-28)

Azken partida nazioarte mailan: Espainia 2 - 0 Belgika (Bilbo, 1921-10-07) / Nazioarteko Aldiak: 5 aldiz Golak: 1.

1935eko martxoaren 12an hil zen.

Artxiboa AUÑAMENDI