Aktoreak

Alonso Gomez, Anabel

Barakaldon 1964ko azaroaren 11an jaiotako aktoresa bizkaitarra.

80ko hamarkadako euskal zinean figurazioren bat egitera heldu zen. Adibidez, Jose Maria Tuduriren Crónica de la Guerra Carlista (1988) filmean izendatu gabe azaltzen da. Turismo ikasketak egin zituen baina arte dramatikorako bere bokazioak Madrilera, interpretazioaren munduan jardun ahal izateko, joatera bultzatu zuen.

Madrilen zela Martes y Trece humore taldeak beraz ohartu eta El robobo de la jojoya (1992) bezalako filmean edo urte amaieran telebistako programetan euskal aktoresaren izaera komikoa eraginkortasunez bideratuko du. Telebista agerpen horiekin espainiar ikusentzulegoaren artean ospetsu egiten hasi zen. Pedro Almodovar bere aukera komikoez txundituta gelditu zen eta Kika (1993)filmean Amparoren papera eman zion. Fotogramas aldizkarian Almodovarrek, berarekin lan egin ondoren, honela aipatzen du: "la única posible heredera de la gran Josele Román, con un puntito bronco, a lo Thelma Ritter". Bere arrakasta, 1993ko telebistako aktoresarik hoberenari Zilarrezko Fotograma Saria ekarri zion Los ladrones van a la oficina, filmean Pruden pertsonaiarekin sustraitu zuen.

Ez zen karakterizazio mota horietan gelditu eta erregistro berriak zabalduz joan zen, Ernesto del Rioren Hotel y domicilio (1994) edo bere lehen protagonista papera egin zuen Pedro Costaren El crimen del Cine Oriente (1996) bezalako paper dramatikoagoen, sentsual eta likitsak ere, alde ekinez. Lan horrekin El Mundo Euskal Zineari sarien VI. Edizioan Aktoresa Hoberenari Saria lortu zuen. Horrela Anabel Alonsok paper komiko garbietan zein erregistro dramatikoetan ere eraginkortasun berberez mugiarazten zion ohikoa ez zen talentua erakusten zuen. 1996an Pilar Mirorekin Tu nombre envenena mis sueños filmean eta Juan Carlos Fresnadilloren Esposados film laburra egin zuen. Film horrek Film Labur Hoberenari Oskarrerako izendapena lortu zuen. Anabel Alonsori, bere aldetik, labur honetan berak egindako interpretazioak Badajozeko I Zinemaldi Iberikoan Aktoresa Hoberenari Saria ekarri zion. Bere ibilbidea telebistako programetan aurkezle jardunaz edo Goya edo Fotograma bezalako sari-banaketetan show-emakume bikain bat bezala ageriz jarraitu zuen.

2000. urteaz geroztik Siete vidas (2000-2003) filmeko Diana lesbiana makal eta nolabait oldartsuarena eginez ikusleengan beste arrakasta handi bat lortu zuen. Pertsonaia hori telebistaren ikur lesbiko bihurtu zen. Bere zine-ibilbidearen beste gailurretako bat Javier Maquaren Carne de gallina (2001) filmean bere protagonista interpretazioarekin etorri zen, filmak zuen humore beltzez jantzitako iruzur tonuari eraginkortasunez egokitutako erabateko interpretazio-errezitaldia emanez. 2003an Buscando a Nemo animazio filmeko Doryri pertsonaiari ahotsa ezarri zion. Telebistan gerora egindako El club de la comedia (2001-2006) edo La familia Mata (2007) bezalako filmak espainiar zinemagintzako komedia-aktoresa handietako bat bezala berrindartu dute.

2007an marrazki bizidunetako pertsonai bati ahotsa jarri zion. Horrela, aparteko lana eskaini zigun El reino de los chiflados (2007) filman Sissi enperatrizaren bikoizketa burutuz, barrea eragiteko moduak alegia.

Lehen apaitutako sariez gain beste hauek ere jaso ditu: Kika filmagatik, urteko emakumezko aktore berri onenari (1993) Primera Linea Saria; Historia de un búho filmagatik, Elche-ko Zinemaldi Independienan emakumezko aktore onenari Saria (2002); Siete Vidas telesailagatik, Shan Gay aldizkariaren Saria (2002); Confesiones de mujeres de 30 lanagatik, emakumezko antzerki aktore onenari Zilarrezko Fotograma Saria (2002); Siete Vidas telesailagatik,, LesCaiCineMad '03 Festibalean emakumezko aktore onenari Saria (2003); Confesiones de mujeres de 30 lanagatik, Telón de Oro Chivas Saria (2004) edo ta Nunca estuviste tan adorable lanagatik, emakumezko antzerki aktore onenari Zilarrezko Fotograma Saria (2008), besteak beste.