Aurraitz, Mendi-Bide, Agerrekoa, Agerre'ko Balendrin.
1912ko azaroaren 3an Ajangizen (Bizkaia) jaiotako poeta eta itzultzaile bizkaitarra. 1966an hil zen.
Eusko Gogoa, Egan, Ekin, Jaungoiko-Zale, Euzkadi, Irrintzi, Jakin, Karmel, Olerti, etab. 1955ean Arantzazuko Eusko Ikaskuntzaren Kongresuan irakurri zuen berak han bertan konposatutako poema bat. Tagore-ra itzuli du: Txitra eta Txori galduak. 1960tik 1961era bitartean Eganen kolaboratu zuen Caracasetik, bertan bizi baitzen. Gogo-zelaietan eta Errimiña poema liburuen egilea da. 1994an Karmel argitaletxeak Valentin Aurreren Bidean poema liburua argitaratu zuen.