Farmazialariak

Astiasarán Anchia, Iciar

Farmaziako doktorea eta Nutrizio eta Bromatologia arloko katedraduna.

Ikerketa-jarduerari dagokionez, 27 ikerketa-proiektutan hartu du parte.

17 doktore-tesiren zuzendaria izan da. Doktore-tesi horietako batzuk Europakoak izan dira, eta beste batzuek ohiz kanpoko saria lortu dute 100 argitalpenen egilekidea izan da zenbait aldizkaritan, 69 komunikazio egin ditu biltzarretan, zenbait liburutako 17 kapitulu idatzi ditu, eta 8 libururen editorekidea da. Farmaziako Errege Akademia Nazionaleko kidea da.

2006ko abenduan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren urrezko domina jaso zuen, haren "Nutrizioaren, Dietetikaren eta Elikagaien Segurtasunaren arloetako zientzia-ibilbidea" dela-eta. Jose María Busca Isasi saria jaso zuen, Gastronomiako Euskal Akademiak emana. Nafarroako Unibertsitateko Farmazia Fakultateko dekanoa da, eta Nafarroako Unibertsitateko Elikadura Zientzien Institutuko zuzendarikidea.