Teologoak

Zuriarrain Urretabizkaia, Juan Telesforo

1946ko urtarrilaren 6an Orendainen (Gipuzkoa) jaiotako erlijiosoa. 1962ko irailaren 1ean sartu zen Frantziskotar Ordenaren barnean eta Teologia Dogmatikoan lizentziatu zen Comillasko Unibertsitate Pontifizioan (1973). Honako kargu hauek bete ditu: Guardian, Definitzaile eta Bikario Probintziala (1962- 1991); Kantabriako Ministro Probintziala (1991-2000); eta Arantzazuko Santutegiko Nagusia, Gipuzkoa 2000tik.