Euskarazko poeta, sustatzaile eta hizlaria. 1855eko uztailaren 26an Donostian jaioa, hiri berean hil zen 1904ko urriaren 11n.
Manterolaren kolaboratzaile estua izan zen bere aldizkariaren zuzendaritzan. 1879an Azken agurrak gure etsaigoari poema saritu zuten. Euskal-Erria aldizkariko zuzendaria (1884), Foru Jokoetako idazkari iraunkorra eta udal liburuzaina izan zen. Euskara klasikoa landu zuen, irregularra batzuetan, indartsua eta distiratsua besteetan. Bere obra hitz lauz zein bertsoz idatzia izan zen, antzerki generoa ere landuz. Egilea: Maricho, Donostia, 1893, Imp. Hijos de Ignacio Ramón Baroja, 18 pp. ; Zerurá errial bana, Donostia, 1894, Imp. Hijos de Ignacio Ramón Baroja, 20 pp. ; Sufritzen, Donostia, 1898, Imp. J. Baroja e Hijo, 22 pp.
Donostiako Orfeoiaren sorreran parte hartu zuen eta Historiako Errege Akademiako eta Frantziako Arkeologia Elkarteko kide izan zen.
Honako artikulu hau oraindik ez da entziklopedia honetan euskaraz landu. Eusko Jaurlaritzak argitaratutako Bidegileak bilduman informazio gehiago eskura dezakezu Antonio Arzaki buruz.