Literatoak

Artola Larrañaga, Ramon

1831ko abuztuaren 31n Tolosan jaio eta 1906ko abuztuaren 20an Donostian hil zen idazle gipuzkoarra.

Pepe eta Rosarioren aita da, euskarazko idazleak biak ere. Linternero, margolari eta poeta herrikoia, Artolak boluntario liberal gisa parte hartu zuen bigarren karlistadan; bere ekoizpen oparoa Manterolako Euskal Kantutegian eta Euskal Erria aldizkarian argitaratu zen. Auspoa bildumak hainbat liburutan argitaratu du bere lana: 1961ean, <a href="http://www.euskaraz.net/Argitalpenak/HerriLiteratura/ArtolaRamon/Sagardoa" target="_blank"ASagardoaren Graziga ta beste bertso askok bere lan poetikoaren zati handi bat biltzen du; 1995ean, Ipuiak edo kontutxoak I eta II argitaratu zen, non hainbat ipuin edo fabularen bilduma biltzen den, baina bertso moduan; eta, azkenik, 2003an, sagardoaren bilduma ere argitaratu zen. 53 urterekin Itziarko lehiaketan saritu zuten (1884), eta gero beste askotan. Hil eta hiru urtera argitaratu zen Donostian bere Guipuzkoako kondaira laster bat, itz-neurtuzko moldaketa.

  • Armiarma. Literaturaren Zubitegia. "Ramon Artola" [Kontsulta-data: 2011ko urriaren 11].
  • (0 URLa). Ramón Artola [Kontsulta data: 2011ko urriaren 11].