Fisikariak

Martin Bravo, Felisa

Fisikari eta meteorologo donostiarra. Donostia, 1898ko ekainak 11 - ?.

Euskal zientzia eta teknikaren historian emakume ugari ez badago ere, gehienek fisika eta kimika jakintzagaietan aritu izan dira. Zioren bategatik, agian jakintzagai horiek irakaskuntzako lan-munduarekin zeukaten lotura dela eta, jakintzagai horietan ibilbide profesional paregabea burutu zuten emakumeak aurki ditzakegu.( Ikus bitez: Martina Casiano eta Dorotea Barnés). Haien ibilbide latzak Estatu mailan Fisiketan lehen doktorea izan zen Felisa Martinen -bere izaera aurrendariagatik besterik ez bada ere- kasu apartaren ibilbide latza ezagutzera emango dugu.



Donostiako Institutuan batxilergoa bukatu ostean, bere ikasketak Madrilen jarraitu zituen bertako "Unibertsitate Zentralean" Fisika Zientzietan 1922an lizentziatuz. Garai hartan , Julio Palacios fisikariak ( 1891-1970) Fisika Ikerketa Laborategian( LIF) X izpien eta egitura kristalinoen inguruko ikerketa-lanak hasita zituen." Ikerketa programa horretara atxiki zen Felisa. Palaciosen gidaritzapean, Felisak, X izpien bitartez Bragg eta Debye-Schereren metodoak erabiliz nikel eta kobalto oxidoen eta berun sulfuroaren egiturak zehaztu zituen, ikerketa hori bere doktoretza tesiaren oinarria izanez ( 1926). Egitura horiek, lur arraroen propietateak ezagutzea zekartelako, LIFeko Blas Cabrera ( 1878-1945) zuzendariaren ikerketa magnetikoentzat balio potentzial handia zuten. Ez dago Felisa garrantzi horretaz jabetu zenaren zalantzarik; hala ere, ez zuen gai horretan gehiago sakontzerik izan, bere ikerketak Institutu-Eskolan ematen zituen klaseekin bateragarri egin behar zituelako ["Ikasketa eta Ikerketa Zientifikoen Hedakuntzarako Batzordea (IHB)" erakundearen menpe zegoen zentro honetako irakasleak bigarren Hezkuntzan jarduteko izate-asmoa zeukaten bekadun emakumezkoak ziren]. Bere etorkizuna argi ikusten ez zuenari buruzko zalantzarik ere ez dago; izatez, 1925ean, ikerketa-arloan jarraitzeari uko eginez "Institutuko" katedra-oposaketetara aurkeztu zen.

1926ra arte, behin doktorea zela, ez zuen Felisak bekarik lortu eta berriz ere IHBren eskutik, AEBetara joateko. Nolanahi ere, emakida horretarako arrazoia bere ikerketak izatetik urrun Conneticut Collegeetik (New London) 'Gaztela Hizkuntza eta Fisika ikastaro bat' eman zezan jaso zuen gonbitea izan zela argitzea garrantzitsua da, hau da, prestakuntza pedagogikoan aritzea, ez zientifikoan. Are gehiago, behin itzulitakoan ere ez zion ikerketa alorrari ekin, eta 1931an Zerbitzu Meteorologikoan laguntzaile gisa [legearen arabera fisika zientzietan lizentziatutakoek meteorologoen taldeko oposaketetan parte hartu zezaketela argitu beharra dago, bide hori Arturo Duperier (1896-1959) edo Mario Doporto (1902-1964) bezalako fisikoek, ikasketak burutu eta berehala -edo ikasketak egiten zeudela-, hartutako bidea ere izanik]. Felisa, horretan ere Estatuan aurrendaria izan zen.

Felisak hartutako beste bideetariko bat fisika irakasle-laguntzaile lez Unibertsitate Zentralean lanean jardutea izan zen, Julio Palacios, bere ezagun zahar batek proposatutako eskaintza ere onartu zuen arren. Egia esan, 1931an Fisika eta Kimikako Institutu Nazionala (FKIN) eratu zen, eta bertako egitura kristalinoen zehaztapenerako X izpien ataleko zuzendaria Palacios zela, Felisa, Cajal Catedrako bekadun bezala talderatu zen. Bide horrek, -berriz ere IHBri- Cambridgen (Ingalaterra), X izpien espektrografia ezagutzak sakontzeko 1932an eskuratu zuen beka baterako eskabidea egitera eraman zuen. Hala ere, litekeena da, horretan guztian, Cambridgen garai hartan lanean zegoen Jose Vallejo bere senarraren, Sevillako Unibertsitateko katedraduna, egoerak ere eraginik izatea. Zena zela, bertan Ernest Rutherforden (1871-1937) klaseetara joateaz gain, atmosfera-zientzietan sakondu ahal izateko aukerarik ere izan zuen: atmosfera-elektrizitatean mundu-mailako ospea zuen C.T.R Wilsonekin (1869-1959) harremanetan jarriz zundatze atmosferikoei buruzko xehetasunak irakatsi zizkion(izan ere,babes aeronautikoari aplikatzeko asmoz, Meteorologia-Zerbitzuak Felisari agindu zion lana zen).

Zientzialarien prestakuntza- prozesua luzea eta korapilatsua da eta gainera,Felisarengan beste ezer gutxi dakigun erantzukizun mota batzuk ere izan (ezkontideen bizitza, sendia...). Hala ere, arazorik larriena, alde batetik, ikerketan zebiltzan ia emakume guztiek euren lanek institutuetako katedrekin edota beste batzuekin txandakatu beharra zen, eta, bestetik, Felisak zituenak bezalako lanbide-lorpenek ez zioten emakume bati bere ikertzaile ibilbidea garatu eta osatu zitekeenik bermatzen, horrelakorik beharbada antzerako edota urriagoko lorpen mailadun lankide zituen gizonezko zientzialariei, bestalde, gertatzen ez zitzaiena.

Erakusgarria da Felisak bere zientzi-ibilbidean aurrera egiteko jasan zituen oztopoak egitate bidez azaltzea, eta ondoren euretariko batzuk eskainiko ditugun arren, hara hemen ukaezineko eta benetako data bat: beraien lanbide-ibilbidea zio ezberdinengatik etenda ikusi zuten hainbat emakumeren kopuru handia. 1933 eta 1937 bitartean, Felisa Meteorologia Zerbitzura berratxiki zen, Cambridgeko bere ikerketekin koherentea zen toki egokia baina FKNIan ezagutu zuen ikerketa-girotik urruti zegoena.

1937an errepublikarren Meteorologia Zerbitzuaren atalik handiena Valentziara tokialdatzean bertara joateari uko egin zion;ondorioz, Zerbitzutik kendu egin zuten. Guda zibila amaitutakoan, Francoren diktadurapean sortutako Nazio Meteorologia Zerbitzuan berriz onartu zuten, baina ez arinago errepublikar aldean egon izanagatik erantzukizunei buruzko espediente bati amore eman gabe. Azkenean meteorologoen talde nagusira heltzea lortu zuen. Bere lanbide-bizitza guztia funtzionario bezala eman zuen.

Ondorioa: generoen berdintasunerako bidea, bihurria izan da historian zehar eta halaxe izan da zientziaren historian ere. Gudaren ondoren Meteorologia Zerbitzuan meteorologoen urritasuna izan zen arren-Aireko Armadari atxikia zegoena gogoratu beharrean gara, eta beraz, langileak hautatzean militarrekin parekatuak- ez zuen bere baitan beste emakumerik onartu hirurogeiko hamarkadaren bukaeraraino!