Futbola

SUSAETA LASKURAIN, Markel

1987ko abenduaren 14an Eibarren (Gipuzkoa) jaiotako futbolaria. Edozein posiziotan ondo moldatzen den erdilaria, batez ere punta erdian. Athleticeko jokalaria da alebin mailatik, 97 / 98 denboralditik. Talde zuri-gorriko beheko mailetako talde guztietatik igaro ondoren, Baskonia barne, 07 / 08 denboraldian iritsi zen lehen taldera, Joaquin Caparrosen eskutik. 2007ko irailaren 2an estreinatu zen 'nagusiekin', Bartzelona-Athletic partidan (3-1), eta, gainera, bere taldearen gol bakarra sartu zuen. Orain arte -2007ko urria-, 6 partida jokatu ditu eta bi gol sartu ditu lehen talde zuri-gorriarekin.

Eneko De la Cuesta Olaizola (2007)