Instrumentugilea

Zeberio Etxetxipia, Juantxo

Pianista eta konpositore tolosarra. Oso talde ezberdinekin lan egiten du, besteak beste, Barraca Selva eta La ferretería del son talde latinoekin, Tejada Elektrik Quartet jazz laukotearekin, Et incarnatus ganbera orkestrarekin eta Donostiako Donosti Ereski abesbatzarekin. Gaur egun, askotariko talde eta estiloetarako konposizioak eta moldaketak zuzeneko emanaldiekin uztartzen ditu. 2003an, Umama! diskoa grabatu zuen. Proiektu horretan, abesbatzen mundua jazzeko laukote batekin konbinatzen du, eta piano-jolea da. Azken urteotan, Maddi Ohienart / Josetxo Goia Aribe, Imanol eta Benito Lertxundi taldeetan aritu da etengabe, bai disko grabazioetan, bai zuzeneko emanaldietan. Jazzle eskolan irakasle izan zen eta gaur egun Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolan dabil irakasle.

  • ET INCARNATUS : Troika. [CD]. Donostia: Elkar. 694, 2005.