1942an Donostian jaiotako konpositore eta organista.
Unibertsitate- eta musika-ikasketak egin zituen Valentzian, eta Kimika Zientzietako lizentziatura eta Pianoko titulu profesionala lortu zituen. Ondoren, Organo ikasketak egin zituen Esteban Elizondorekin Donostiako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan, eta Karrera Amaierako Lehen Saria lortu zuen. Musika Hamabostaldian behin baino gehiagotan aritu da, 1993an Olivier Messiaenen organo integrala eskainiz, 1994an Montserrat Torrenti egindako omenaldian eta 2004an Nemesio Otañori egindako omenaldiaren integralean. Gainera, Espainiako, Frantziako, Kolonbiako, Italiako, Estatu Batuetako, Suitzako eta beste hainbat hiritan aritu da.
- Azkoitiko DV. : Soprano eta organo kontzertua bihar arratsaldean parrokian. Kontsulta Diariovasco, 2006.