Atletismoa

GARCÍA CORRALES, Diego

1961eko urriaren 12an Azkoitian jaiotako atleta gipuzkoarra. Fondista bikaina, batez ere maratoilaria, 1000 metrotan probintziako errekorduna (28.42.66 1997an), maratoi erdia (1.03.14 1996an) eta maratoia (2.09.51 1995ean). Espainiako maratoi errekorra izan zuen 1992an 2.10.30 denborarekin, Bartzelonako Olinpiar Jokoetan 9. geratu zen urtean. 1994ko Europako Txapelketan, Helsinkin, Espainiako atletismoaren historiako arrakasta kolektibo handienaren protagonistetako bat izan zen, maratoian txapeldunorde izan baitzen 2.10.46rekin (Martin Fiz arabarra txapeldun, Alberto Juzdado madrildarra hirugarren). 5000 metroetan bere markarik onena 13.57.21 izan zen (1989). 9 aldiz izan zen internazionala. 2001ean hil zen, entrenatzen ari zela.

José Mª GARCÍA MARTÍNEZ DE MURGUIA (2007)