Politikariak eta Kargu publikoak

ZUBILLAGA UGALDE, Eusebio

1916ko abuztuaren 12an Errenterian jaiotako gipuzkoar nortasuna. EAJn afiliatu zen. 1932an 16 urterekin. Boluntarioa izan zen gerra hasi zenean, "Itxarkundia" batailoian egin zuen gerra, eta Bilbon preso hartu zuten 1939ko ekainaren 19an. 1940ko uztailera arte egon zen preso, eta gero langile batailoi batean. Irtetean, klandestinitatean, bere eremu geografikoan alderdiaren berrantolaketan parte hartzen du. "Eusko Naya" taldean aritu zen, Joseba Saleguiren aginduetara, eta GBBn, 1940-1960 artean, Ajuriaguerra anaiekin elkarlanean. II. Mundu Gerran aliatuen aldeko informazio zerbitzuetako kide izan zen. 1985eko urrian hil zen Donostian.

Ainhoa AROZAMENA AYALA