Gipuzkoar nortasuna, Azkoitian 1622an jaioa. Hiribilduko alkate izan zen behin baino gehiagotan, 1642 eta 1662 artean. Gipuzkoako Ahaldun Nagusia, Azkoitian, 1651ko apirileko Tolosako Batzarretatik. Berrautatua izan zen 1654ko apirileko Hondarribiko Batzarretan, 1656ko azaroko Zarauzko Batzarretan, 1661eko azaroko Hernaniko Batzarretan, 1677ko azaroko Hondarribiko Batzarretan eta 1677ko maiatzeko Bergarako Batzarretan. Santiagoren Ordenako Zalduna (1661).
Ainhoa AROZAMENA AYALA
