Politikariak eta Kargu publikoak

ZUAZNAVAR, José Agustín

Hernaniarra. Caracaseko Konpainia gipuzkoarraren zuzendaria 1754an. Donostiako Kontsulatuaren (1774) kontsul izanik, kaia eta portua aldatzeko proiektu bat eta Hernaniko hiribilduaren administraziorako arau-plan bat egin zituen. Errege Kontseiluko idazkaria izan zen. Juan Jose de Zuaznavarren anaia, Hendaiako Iranda etxeko Rosa de Aragorrirekin ezkondu zen.