Literatoak

Urkia Inza, Maite

Euskarazko itzultzaile eta idazlea, Legazpin (Gipuzkoa) 1963an jaioa.

Filologia ikasi zuen eta 80ko hamarkadan literatur kolaborazioak argitaratu zituen bere jaioterriko Hots aldizkarian. 1993an Ernestina de Champourcin poesia saria irabazi zuen, Arabako Foru Aldundiak sortua, Gariaren usain horia poema-liburuari esker. 1997an hirugarren postuan gelditu zen Tene Mujika ipuin lehiaketan, Apirileko egun urrunak narrazioarekin. Lan hau Elkar argitaletxeak eta Debako Udalak argitaratu zuten Tene Mujika 1997 bilduman .