Monarkia eta noblezia

Victoria Eugenia Battenberg

Espainiako erregina ezkontidea, Alfontso XIII.aren emaztea eta Britainia Handiko eta Irlandako Victoria I.aren biloba. 1887an Balmoralen jaioa. Ezkontza konpromezua Biarritzeko (Lapurdi) Mouriscot etxean gauzatu zen eta aurretik Mª Cristina erregina erregeordearekin bildu zen 1906ko ekainaren amaieran. Ezkontzarako ezinbesteko baldintza izan zen neskak, protestantea baitzen, erlijio katolikoa besarkatzea. 1906ko martxoaren 5ean Donostiako Miramar jauregiko kapera pribatuan egin zen erlijio berri baten abjurazio eta adopzio zeremonia umiliagarri bat. Maiatzean ezkondu zen Alfonsorekin. 1931n erbesteratu zen. Udan maiz joaten zen Donostiara, errege-familiako gainerako kideekin batera, eta inguruko eskualdeko bisitaria izan zen (adib. estropadak Bilboko Abran). Lausannen hil zen 1969an.