Pilota

TAPIA JUARISTI, Juan Ramón

Tapia II. Pilotaria, Azkoitian (Gipuzkoa) 1943an jaioa, Tapia I.aren anaia. Afizionatu mailako bikote nabarmenetako bat osatu zuen honekin. Zarautzen egin zuen debuta profesional gisa, 1961ean, eta berarekin osatu zuen bikotea. Bere ezaugarri nagusia bolea jokoa da, jokaldi honi bortizkeria izugarria ematen diona. 1964ko Gipuzkoako kirolaririk onena izendatu zuten pilota espezialitatean. Erref. «Frontoia», 4. zk., p. 20.