Pilota

UNZUETA ECHEBARRIA, María

Pilotari gipuzkoarra, Eibarren 1878an jaioa eta Mexikon 1948an hila. Oso gazte zela, familiarekin Bilbora joan zen bizitzera, eta bertan aitak Adiskidetasunaren Frontoia, Euskalduna eta, geroago, Olabeagako Astelena eta Trinketea zuzendu zituen. Inoiz profesionalizatu ez zen arren, puntista gisa nabarmendu zen, eta espezialitate horretan jardun zuen lehen emakumea izan zen.