EAJko buruzagia, Bergaran jaioa XIX. mendearen amaieran. 25 urterekin, legezko gutxieneko adinarekin, Bergarako alkate izan zen. Lehen alkate jeltzalea izan zen Euskal Herri osoan. Handik gutxira Gasteizen finkatu zuen bizilekua, eta bertan Araba Buru Batzarreko presidente izan zen. 1937an, gerra galduta, eta beste buruzagi batzuekin erbesteratu zitekeelarik, nahiago izan zuen Santoñan geratu gudarien zortea korrituz. Heriotza-zigorra ezarri zioten, eta bi urte geroago, betiko giltzapetzearen zigorra ezarri zioten.
Dueso, Larrinaga eta Burgosko espetxeetatik igaroko da. 1943an askatasuna berreskuratu zuen. Erresistentzia Kontseiluko kide izango da. 1948an atxilotu eta Larrinagan giltzapetu zuten. Epaituta, 12 urteko kartzela zigorra ezarri diote. Komisariara eramanda, ihes egin eta Lapurdira pasa da, eta han EBBn sartu da. 50eko hamarkadako lehen urteetatik 1971ra "Alderdi" aldizkaria zuzentzen du, erredaktorea da eta Euzkadi irratiko euskal ahotsa, Euskal Mundu Biltzarrean izan zen bezala. Biarritzen (Lapurdi) hil zen 1981eko apirilaren 10ean.