Legelariak

Urriza Berraondo, Leon

Lurbe

Bergaran (Gipuzkoa) jaiotako magistratu euskalduna. Zuzenbidean eta Filosofia eta Letretan doktorea. 1931ko udal hauteskundeetan Bilboko San Vicente barrutiko hautagaia izan zen. Foroan eta kazetaritzan esku hartu zuen. 1934an EAJko legelarien batzordeko presidentea izan zen. Lehenengo Eusko Jaurlaritza eratu zenean (1936), Kultura Zerbitzuaren Aholku Batzorde Juridikoko kide izan zen. Bilboko Bankuko kontseilaria ere bazen. Katalunian eta Frantzian haur errefuxiatuen Patronatuko zuzendaria izan zen. Besteak beste, Los vascos ¿somos españoles? lanaren egilea da. Bilbo, 1935. 1941eko apirilaren 8an hil zen, Paueko (Frantzia) erbestean.