Artikulugileak

Berraondo, Ramón de

Martin Anguiozar.

Idazle gipuzkoarra. "Martin Anguiozar" izengoitiarekin sinatu zuen ia beti. Euskalerriaren Alde eta Yakintza aldizkarietan euskal kulturaren dibulgazioari buruzko artikulu asko eta interesgarriak idatzi zituen, eta RIEVen bidaiarien itzulpenak. 1919. urtekoa da bere lehen elkarlana. "Los Vascos en 1800" izeneko artikuluak egin ziren ezagun, non mota eta janzkerak deskribatzen zituen. Artikulu aipagarrienen bilduma bat argitaratu zen Buenos Airesen En el Pirineo Vasco (Ekin, 1944) izenburuarekin. ANVko afiliatua izan zen. Gerraostean Donostian bizi zen eta bertan hil zen.