Arraunlari gipuzkoarra, 1929an Donostian jaioa. "Ur Kirolak" taldean hasi zen arraunean 1951n, eta klub horrekin Espainiako Txapelketa irabazi zuen 1952an (Malaga); Espainiako txapelduna izan zen beste 11 aldiz. 1955ean Bartzelonan ospatu ziren Mediterraneoko Jokoetan parte hartu zuen, baita Maçon eta Diusburgoko Europako Txapelketetan ere. 1960ko Erromako Olinpiadan parte hartu zuen.
Luis Mari Zulaika (2007)