Gipuzkoako politikari ospetsua, Aretxabaletan 1937ko abenduaren 29an jaioa. EHUko Hezkuntza Zientzien Institutuko irakaslea eta departamentuburua; Euskal Kontseilu Nagusiko Elebitasuneko Batzorde Mistoko kidea. Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako foru diputatua EAJren izenean (1991, 1995). Euskaltzaindiaren Lexikografia batzordeko laguntzailea. Palabras y Idiomas (1992) idatzi zuen, baita hizkuntza-ereduei eta euskararen irakaskuntzari buruzko ikerketak ere. "Bilbao" aldizkariko kolaboratzailea.