Instrumentugilea

Silguero Gorriti, Josetxo

1964ko abuztuak 9an Irunen jaiotako saxofonista gipuzkoarra.

Josetxo Silguero bere aitaren eskutik hasi zen musikaren munduan. Erakunde ofizial ezberdinek (Kultur Ministerioa, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Aldundia) beka eman zioten Manuel Mijanekin Madrilen, eta Jean-Marie Londeix irakasleekin Bordelen (Frantzia) hobekuntza ikasketak egiteko

Bere karreran zehar sari ezberdinak lortu ditu, besteak beste, Interprete Gazteen Lehiaketan Lehen Saria (1987), Frantziako "Ville de Bordeaux" Ohorezko Saria (1994) eta Erromako TIM Nazioarteko Saria (1997).

2001ko ekainean Madrileko Arte Ederretako Zirkuluak eta Fama-Mojacar Fundazioak ematen duten Musika Sorkuntzaren Beka jaso zuen.

Ensemble Oiasso Novis-en zuzendari artistiko, saxofoi konzertista, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren inprobisatzaile eta bakarlari gisa kontzertu ezberdinak egin ditu Frantzia, Suitza, Alemania, Italia eta Kanadan. Jaialdi eta Ziklo nazional garrantzitsuenetan ere parte hartu du: Reina Sofia Museoko Musika Garaikidearen Hedapenerako Zentrua (C.D.M.C.), Arte Garaikideko Galiziar Zentroko Musika Garaikideko Jardunaldiak (CGAC), "Punto de Encuentro" Musika Elektroakustikako Nazioarteko Jaialdia, Donostiako Musika Hamabostaldia, Zaragozako Musika Garaikideko Astea, Cuencako Elektroakustika Musikako Kabinetea, Salamancako Unibertsitatea, Errenteriako Musikaste Jaialdia, Santanderreko "Experimenta 21" Jaialdia, Gasteizko Musika Elektroakustikaren Jardunaldiak, Leioako Musika Garaikideko Astea, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Matinées, Madrileko Menendez-Pelayo Unibertsitateko Astelehen Garaikideak, Bilboko Musika Garaikideko BBK Jaialdia, Bartzelonako Musika Influentzien Nazioarteko Zikloa, Euskal Herriko eta Santanderreko Unibertsitateen Musika Ikasgela, Madrileko Musika Garaikideko Jaialdia (COMA), eta abar.

Musika Garaikidearekin arduraturiko pertsona denez sortze-lanak suspertu ditu. Euskal konpositore esanguratsuenen saxofoirako lehen lanen estreinaldiak ere egin ditu, besteak beste, Ramon Lazkano, Zuriñe F. Guerenabarrena, Joseba Torre, Gabriel Erkoreka, Alfonso Garcia de la Torre, Maite Aurrekoetxea, Sofia Martinez, Koldo Pastor, Guillermo Lauzurica, Hilario Extremiana, Enrique Vazquez, Myriam A. de Armiño, Bingen Mendizabal, Jesus Mari Echeverria, Israel Ruiz de Infante, Josean Zabalo eta Martin Zalbarenak. Konpositore hauetariko askok bere lanak eskeini dizkiote.

Halaber, espainiar musikagile ezberdinen lanak estreinatu ditu, David Alarcon, Emiliano del Cerro, Jose Antonio San Miguel, Sergio Gutierrez, Alberto Posadas, Jesus Torres, Carlos Satuerenak besteak beste. Era berean, Espainian eginiko autore batzuen lanen estreinaldi eta lehen audizioen protagonista izan da: François Rosse, Thierry Alla, Pascal Gaigne (Frantzia), Etienne Rolin eta Mark Engebretson (AEB), Jose Loyola (Kuba), Jorge Antunes (Brasil), Mª Eugenia Luc eta Juan Maria Solare (Argentina), Diego dall'Osto (Italia) eta Christiaan de Jong (Holanda).

Musika elektroakustikoarekin duen erabateko arduraldia dela eta, hogeita hamar bat lanen estreinaldia egin du, bertan safoxoia, informatika eta sistema elektroakustikoa elkarri eragiten direlarik.

Josetxo Silguero Gasteizko "Jesus Guridi" Kontserbatorioko maisua da eta Lalin eta Ourense (Galizia), Buñol (Valentzia) ), Errenteria (Gipuzkoa), Zaragoza eta Gasteizko Kontserbatorioetan kurtsoak eman ditu Euskal Herriko Unibertsitateko musika-zikloetan parte hartzearekin batera.

Musika inprobisatuaren alorrean, Kultur Ministerioak antolatzen duen "Interprete Gazteentzako Jazz-Musikako Lehen Erakustaldi Nazionalean" parte hartu zuen eta baita ere Donostia, Gasteiz eta Iruñako Jazzaldietan. Era berean, Talde Onenaren Saria eskuratu zuen "Triptico" taldearekin Eusko Jaurlaritzaren eskutik.

1998.urtetik Eusko Jaurlaritzako Kurtura Sailak, euskal konpositore belaunaldi berriaren lanak zabaltzeko helburuarekin, diru-laguntzak ematen dizkio Espainia eta Frantziako kontzertu biretako. 2003. urtean Pirineos Jazz Orkestrarekin kolaboratzen zuen.

Euskal artista eta rock talde esanguratsuenekin elkarlanean, 20 CD baino gehiago grabatu ditu eta, Alberto Iglesias, Bingen Mendizabal eta Pascal Gaignek konposaturiko soinu-bandetan eta Ur-Teatro, Tantakka eta Trapu Zaharra antzerki musika lanetan aritu da.

Iñaki Salvador piano-jolearen Zilbor Hestea taldeko bakarlaria da (Bi Taupada CD-a) eta azken urteetan Mikel Laboraren diska eta kontzertuetan parte hartu du.