XVIII. mendeko idazle jesuita, Alaejasen (Valladolid) 1714an jaioa eta Erroman 1791n hila.
1728an sartu zen Jesuiten nobiziatuan. 1740an Oñatira iritsi zela dirudi. Hiru hilabetetan euskara ikasi zuen misioetan predikatzeko eta konfesatzeko moduan. Aita Jesuiten ikastetxean Gramatika irakasle izan zen. 1743an Felipe V.aren oroimenezko poesia bat konposatu zuen. Compendiosa relacion de la Cristiandad izeneko obra bat idatzi zuen Quiton, eta hara joan zen 1749an.