Abokatuak

Ramery Zuzuarregui, Liborio

Idazle eta legelari tradizionalista gipuzkoarra, Hondarribian 1833an jaioa eta Donostian 1894ko urtarrilaren 4an hila; Meliton Rameryren semea. Filosofia ikasi zuen Tolosan eta Oñatin, eta Legeak Valladoliden, Zaragozan eta Madrilen. Zamboanga, Mindoro eta Nueva Vizcayako gobernadoreordea, Manilako fiskalburuordea, Filipinetako Kontuen Auzitegi Nagusiko fiskala, artxipelagoko administrazioko kontseilaria 1867ra arte. El Liberalismo y los Fueros vascongados lanaren egilea da. Madrilen argitaratu zen lan hori 1896an, Alderdi Tradizionalistak Foruan agertutako artikuluetan egindako bilketari esker. Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko bazkidea.