Sukaldari donostiar ospetsua, La Cocina de Nicolasa liburua idatzi zuena. Oso obra hedatua da, eta Gregorio Marañónek jarri zion hitzaurrea lehen argitalpenari (Madril, 1933). 1912an Casa Nicolasa jatetxea sortu zuen Gipuzkoako hiriburuan, Espainian mende erdiz baino gehiagoz ospe eta sona handikoa. Establezimenduaren zuzendaritzan honako hauek izan dira: Maria Urrestarazu (1930), Josefa Fernandez Berridi (1952) eta Juan Jose Castillo (1988).