Kimikariak

Olaizola Etxeberria, Imanol

Kimikaria eta euskal musikologoa. (Donostia, 1920.10.29-18.04.2018)

1939-45 artean Salamancako Unibertsitatean Kimika ikasketak egin zituen eta Madrilgo Unibertsitatean Doktoretza, espektrografian espezializatuz (1943-44). Abeslari, aktore eta eszena-zuzendari amateur gisa aritu zen antzerkian, irratian eta zineman. 1945ean Euskal Musika eta Dantza Jaialdia antolatu zuen. "Coro Maitea"-ko ohorezko bazkidea. Industria-enpresa bat sortu eta zuzendu zuen 1945-77 bitartean. Gipuzkoako Kimikarien Elkarteko presidentea izan zen, eta Donostiako Kimika Zientzien Fakultateko talde sustatzaileko kide izan zen, Petrokimika espezialitatean (1960-74). KTEko Musika Saileko lehendakaria. 1964an Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kidea. "Musika Gaiei buruzko Ikastaroak", "Haurrentzako Musika Pedagogia Ikastaroak", "Euskal Dantza Taldeen Eskolarteko Jaialdia", "Euskal Dantzen Begiraleentzako Ikastaroak", "Haur Abesbatzen Eskolarteko Jaialdia", "Gipuzkoako Dantza Jaialdia" (19678), "Organo Jaialdia", "Gipuzkoa Antzokia". Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologia Fakultatearen Sortzaileetako bat. Gipuzkoako Dantzarien Biltzarraren sortzailea eta lehendakaria (1969-75). Kultura Batzordeko Musika Saileko presidentea (1972-74). Kordoban 1972an egin zen Kultur Erakundeen II. Kongresuan hizlari izan zen. Maitea Abesbatzako presidentea (1974), Gipuzkoako Kultura Batzordeko zuzendaria (1977-79) eta Easo Abesbatzako presidentea (1977-82) izan zen. Eusko Ikaskuntzako Gipuzkoako lehendakariordea (1980-85) eta, aldi batez, Euskadiko Orkestra Sinfonikoko lehendakaria (1982). Donostian hil zen, 2018ko apirilaren 18an.