Musikariak

Otaegui Ganzarain, Klaudio

Idazle, musikari eta filologo gipuzkoarra, Zegaman 1836an jaioa eta Hondarribian 1890ean hila.

1850ean oposizio bidez irabazi zuen bere jaioterriko organista titularraren postua. 18 urterekin Gasteizera joan zen eta bertan maisu titulua lortu zuen; 1858an, maisu plaza Hondarribian. 1863an, Luis Luciano Bonaparte printzearen enkarguz, Kristau Doktrinaren lehen itzulpena egin zuen Gipuzkoako zenbait euskalkitara, hiru urte geroago Bonaparterekin batera Aezkoa, Ronkal, Zaraitzu eta Nafarroako beste alde batzuetatik egindako ikasketa bidaian. 1867an, San Markosen Ebanjelioa, Cantar de los Cantares eta beste liburu sakratu batzuk itzuli zituen Printzearentzat. 1868 eta 1870 artean Bonaparterekin kolaboratu zuen Donibane Lohizunen egindako zenbait euskal estudiotan, bereziki Pierre de Iruberi buruz. 1871n, Nafarroako Izagaondoa bailarako hizkuntza-alderdiak aztertu zituen, eta, urtebete geroago, Rodríguez Ferrer-ekin lankidetzan aritu zen Los Vascongados obran.