Eibarren jaio zen futbolari gipuzkoarra. Bere lehen talde serioa Urko taldearen jubenila da, ondoren erregionalera pasatuz. Eibarrek fitxatu zuen, eta bi denboraldi eman ditu talde horretan, eta Realak kontratatu du. Lehen bi denboraldietan Sansen jokatzen badu ere, talde handira igotzen da, eta bost denboraldi ematen ditu bigarren mailan eta sei lehen mailan; 34 urterekin erretiratzen da 1972-73 denboraldia amaitzean. Entrenatzaile titulu nazionalaren jabe izanik, Realari lotuta jarraitzen du lan teknikoetan, bigarren entrenatzaile gisa, eta 1978-79 denboraldiari begira, taldearen ardura hartu zuen entrenatzaile titular gisa. 1970ean Gipuzkoako kirolari onena izendatu zuten
Maria FERRER CHACARTEGUI
Maria FERRER CHACARTEGUI