1903ko azaroaren 7an Madrilen jaiotako atleta, Gipuzkoako Federazioaren ordezkari gisa, 11 aldiz irabazi zuen Espainiako Txapelketetan (5 100 metrotan, 1921-24-25-26-28 urteetan eta 6 200 metrotan, 1920-25-26-27-28 urteetan). Nabarmentzekoak dira 1926ko bere 11.0-a, Espainiako errekor berdindua, eta 1925eko 22.8a, Espainiako errekorra (23 segundoko jaitsiera). 11.0 horiek 1924an lortu zituen, eta 1925ean berdindu; 22.8, berriz, 1926an. Marka horiek (11.0 eta 22.8) euskal errekor gisa iraun zuten 1958 eta 1947 arte, hurrenez hurren. Anberes (1920), Paris (1924) eta Amsterdameko (1928) Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen 100, 200 eta 4x100 erreleboan, eta serieetan kanporatua izan zen. Nazioarte mailan 5 aldiz. 1990ean hil zen.
José Mª GARCÍA MARTÍNEZ DE MURGUIA (2007)