Literatoak

Argaignaratz, Pierre

Euskarazko idazlea. Apaiz laguntzailea eta predikaria izan zen Ziburun (Lapurdi).

Bi idazlan kaleratu zituen, bata hitz lauz eta bestea neurtitzetan. Lehenengo horren izenburua Abisu eta Exortaciona probetzosac bekhatorearentzat zen eta Bordelen argitara eman zuten 1641an. Hamabi atal dauzka eta 572 orrialde. Zoritxarrez ez da gure eskuetara ailegatu. 1665ean bigarren idazlana kaleratu zen: Devoten Breviarioa, Baionan argitaratua. Inprimaturik, ale bakarra gordetzen da eta beste bi kopia eskuz idatziak. 1910ean bigarren argitalpena kaleratzen da Vinsonen eskutik.

  • Armiarma. Pierre Argaiñaratz. [Kontsulta data: 2012ko martxoak 1].
  • ILLARREGUI, Pablo. Euskaldunen Loretegia (307).