Lekaide eta lekaimeak

Setien Alberro, Jose María

Donostiako Elizbarrutiko Gotzain emeritua.

Jose Maria Setien Alberro Hernanin jaio zen 1928ko martxoaren 18an. Ikasketa eklesiastikoak Gasteizko Apaiztegian eta Erromako Unibertsitate Gregorianoan egin zituen. Azken horretan Teologia Sakratuan lizentziatu zen eta Zuzenbide Kanonikoan doktore egin zen.

1951ko ekainaren 29an egin zen apaiz. 1955eko urrian Teologia Moraleko irakasle izendatu zuten Gasteizko Apaiztegian eta 1960tik aurrera Salamancako Eliz Unibertsitatean aritu zen irakasle, bai Zuzenbide Kanonikoko fakultatean eta baita Teologiakoan ere. Azken horretan Dekano izan zen.

Gasteizen Apaiztegiko Zuzendari Espirituala izan zen. Era berean, Salamancako El Salvador bokazio berantiarrentzako ikastetxeko Errektore izan zen. Aldi batez Santanderko elizbarrutian Pastoraltzako Bikario izan zen.

1972ko irailaren 26an Zama Minorreko Gotzain Nagusi eta Donostiako elizbarrutiko Gotzain Laguntzaile izendatu zuten. Urte bereko urriaren 28an On Jazinto Argaiak Gotzain sagaratu zuen Donostiako Artzain Onaren katedralean.

1979ko otsailaren 17tik 2000ko urtarrilaren 13ra Donostiako Gotzain izan zen.

2003ko abenduaren 23an "Gipuzkoako Urrezko domina" eman zion Gipuzkoako Foru Aldundi Txit Gorenak, egiaren eta giza eskubideen alde egin duen lanagatik.

Hainbat idatzi argitaratu ditu. Gehienak 1998tik aurrera argitaratzen ari den lanen bilduman jasota daude (I-VI liburukiak). Horien artean badira eduki akademikoa eta eskola arlokoa dutenak, egungo gizartearen erronka etikoak kritikoki argitzea xede dutenak, eta baita ere pastoraltzakoak direnak.

Argitaratu dituen azken lanak:

  • De la Ética y el Nacionalismo. Erein, 2003, Donostia. 132 or.
  • "A los 40 Años de la Pacem in terris. Innovación y actualidad". Idatz, 2003. 42 or.
  • Pueblo Vasco y Soberanía. Etor-Ostoa, 2003, Donostia. 195 or.
  • Unidad de España y Juicio Ético. Erein, 2004, Donostia. 92 or.
  • "Bases éticas para la paz. Reflexiones actuales sobre la Pacem in terri"s. Ostoa 2004, Lasarte.132 or.
  • "Al servicio de la paz en la Justicia", Idatz, 2006. 146 or.
  • "Laicidad del Estado e Iglesia". PPC, 2007, Madril. 140or.
  • "Un Obispo Vasco ante ETA", Editorial Crítica de Planeta, 190 or.