Satrustegiko baroia. 1823an Donostian jaio eta 1888an hil zen industria-gizon eta ontzi-jabe gipuzkoarra. Kuban bizi izan zen, eta, ondoren, Estatu Batuetan, non aberastasun handia lortu baitzuen merkataritzan. Antonio Lopezekin batera, gerora Comillasko markesa izan zenak, "Compañía Trasatlántico" ontzi-enpresa sortu zuen 1857an.